Mugaren itxierari buruzko inkesta bat abiatu du Euroeskualdeak

Antxeta Irratia 2020ko eka. 12a, 00:00

Uztaialren lehena arte Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga pasabideek itxita jarraituko dute. Egoera honek zenbaterainoko kalteak eragin ditu? Euskadi, Nafarroa eta Akitania berria osatzen duten euroeskualdeak, egoeraren diagnostikoa egiteko helburuarekin inkesta bat abiatu du Euroeskualdearen bulegoak.

Galdetegia : https://www.euroregion-naen.eu/ webgunearen bitartez zabaltzen ari dira. Orain arte 2000 herritarren iritziak jaso dituzte. Arola Urdangarin, euroeskualdeko koordinatzailearekin hitzegin dugu.