Jaizkibelek, jaiak beste gisa batean ospatzeko aukera ez galtzeko nahia luke

Antxeta Irratia 2020ko eka. 9a, 00:00

Jaizkibel konpainiak, Hondarribiko herriak gauzak beste molde batez egiteko eta erabakitzeko aukera galtzen ari dela uste du.

Irungo San Pedro eta San Martzial Jaiak egoerara egokitzeko erabakia hartu zuenetik, Irungo Udalak ez du zertan egokituko dituen berririk eman gehiago. Eta elkarteek antolatu ohi dituzten jarduerak ere, dilindan dira une hontan. Alarderik ez dela ospatuko, aldiz, aspaldi jakina da. Alarde Publiko eta parekidea izan zen lehena desfilatzeari uko egiten. Eta hiru aste beranduago jakinarazi zuen Alarde tradizionalak ez zirela baldintzak ematen.

Hondarribiko jaiei dagokienez, ohiko kultur agenda udal agintarien mahain gainean dagoen bitartean, Alarde Fundazioak maiatza bukaeran jakitera eman zuen 2020ko alarderik ez zuela ospatuko. Eta Guztion Alardea taldeak “erabakia ausarta” dela nabarmentzearekin batera, 2021eko alardea oraindik handiagoak izango direla iragarri du.