5G teknologien garapena eta teknologia horren zabalkundea zihurtzeko antenak eta azpiegiturak zer esan handia piztu dute. 5Gak osasunari eragin diezazkiokeen ustezko kalteak eta eritasunen inguruko galdera ugari sortzen ditu. Sare sozialetan eta whatssap taldeetan, 5G teknologia eta COVID 19 lotzen dituen teoriak zabaltzen ari dira. Adituek berriz, ez dute inolako arrazoi zientifikorik aurkitu. Aitor Errazkin lankideak, Ana Galarraga, Elhuyar zientzia aldizkariko kazetariarekin hitzegin du.
Thomas Cowan izeneko ustezko mediku bat protagonista duen bideo batean, koronabirusaren pandemiaren arduraduna 5G teknologia dela zabaldu dute. Adituek ordea, ez dute inolako harreman zientifikorik aurkitu covid 19aren gaitza eta uhin elektromagnetiko edo 5G teknologiaren artean. ala ere, uhin elektromagnetikoak eta teknologia berrien inguruko eztabaida azpaldidanik eman da. Ana galarraga, elhuyar zientzi aldizkariko kazetaria