Sektore berdeko lau saio telematiko izanen dira orotara Bioterra Fest delako Instagram bidezko ekimen hontan. Ohitura onak ez galtzeko.
Lehenengo hitzordua ostiralean (hilak 5), 13:00etan izango da. Jon Kareaga ingurumen aktibistarekin batera moda iraunkorraren gainean arituko da.
17:30ean berriz, Oier Etxebarria Goiener kooperatibako kideak autokontsumoaren munduan murgilduko ditu partaideak.
Larunbatean aldiz (hilak 6) kosmetika naturalaren txanda izango da. Celia Ortiz Avignonen eskutik, gorputz esfoliatzaile bat egiteko klase praktikoa jasoko dute partaideek.
Eta amaitzeko, igandean (hilak 7), Vanessa Blazquezen eta Anne Otegiren showcooking-az gozatzeko aukera izango da. Plater orekatu bat egiten irakatsiko dute.