Kultur ekitaldiak eta jarduerak antolatzeko herrian leku, toki edota eszenatoki seguruak egokitzea eskatu du Abotzanitzek. Eta hitzorduen artean, Herri Kanta Jaialdia 3.0 antolatzeko ideia mahai gainean ezarri du. Hau da, hiru eszenatoki ezberdinetan antolatuta, Gipuzkoa plazan beharrean, hor, Arma Plazan eta Kasino Zaharrean ere aldi berean, jende pilaketak ekiditeko.
Bestalde, laguntza sozialen harira ere, Hondarribiko alderdi sozialistak, 17.000 hondarribiarrek legez erabili behar dituzten maskak kitorik banatu ditzala eskatu du. Derrigorrezkoak izanik ere, bakotsak bereak erosi eta segurtatu behar ditu. Eta Kontsumitzaileen Elkartearen arabera, bi seme-alaba dituen familia batek hilero 110 euro bideratu beharko ditu masken erosketari. Sozialistek diote, Udalak gastu hori bere gain hartzeko gai dela, interes orokorrekoa izanik.