Hondarribian bereziki, turismoaren sektorekoak dira herriko 3 lanpostuetatik bat. Eta beraz, pandemiaren hastapenean Aste Santuko kanpaina galdu ondotik, udako sasoia minimoki ondo joatea ezinbestekoa dute ehunka lanpostu segurtatzeko. Hotelak, akanpalekuak eta nekazal-turismoak, ostatu eta jatetxeak, turistentzako bisita gidatuak edota itsas-ibilaldiak eta ur-kiroletako enpresek asko dute jokoan.
Are gehiago jakinik, iazko turismo kanpainan herrian ostatu hartutako bisitarien %40 inguru frantses Estatutik etorritakoa zela. Mugen idekitzea beraz, giltzarri izango da. Egoeraren berri jasotzeko, Maria Serrano, Hondarribiko turismo arduradunarekin mintzatu da Koldo Nausia lankidea