Lehen fasean ostatuen %45ak zabaldu zuen Hegoaldean terraza zerbitzuarekin. Bigarren fasearekin, aldiz, gehienek ateak berrideki dituzte. Baina askok goiz-eguerdiko ala iluntzeko txanda baizik ez dute bermatzen. Eta ohiko langileen herena baino ez dute lan partzialetik berreskuratu.
Udako sasoi duin bat gogaitatzen dute, espreski herri turistikoetan, heldu den neguan langileak kaleratu behar ez izateko.