Langileen artean babesturik ote diren jakitea, ala lanera buelta hortan kutsatuak izan ala besteak kutsatzeko gai diren jakitea ere. Azken batean, edozein lantoki bilaka daiteekaleako koronabirusaren berrindartzeko iturri bat. Hori sahieste aldera, EUDEL herriko etxeen Euskadiko federazioak herriko etxeetako langile orori test masiboak egiteko deia luzatu zuen maiatza hastapenean. Baina ELA sindikatuak salatu duenez, Irunen eta Hondarribian, normaltasun berrirako bidean badira ere, ez dira oraindik test horiek egin.
Iñaki Artetxe – ELA Gizalan
Covid-19aren lehen lerroan dabiltzan langile hauei testik egin ez izana oraindik, arriskuan jartzen du beraz koronabirusaren berrindartze posible bat.
Beste kontuetan, Irunen, 2020ko udal aurrekontuen aldaketa eztabaidatu eta bozkatuko dute ostirala huntan. Onartuak diren aurrekonduak krisi egoera honi erantzuteko gai ez direnez, udal talde gehienak ados dira, aurrekondu berri batzuk egin beharko direla. Baina anartean, iaztik datozen 7 miliun euro berbideratzeko aukera dute bihar. Eta xoxa horiek, obretarako baino, laguntza sozialak indartzeko eta ekonomia berpizteko bideratu nahi dituzte.
Hendaian, anartean, deseskalatze fase bete-betean, Etxerat-ek egin duen euskal presoen sustengatzeko mobilizazioen berrabiatzearekin bat egin dute Enabata gaztetxea eta Hendaiarat elkartasun taldeak. Gaur atsaldeko 19:00etan elgarretaratzea deitu dute herriko etxe aitzinean Patxi Ruiz presoaren borroka sustengatzeko. Eta bihar, hileko azken ostirala izaki, atsaldeko 7etan, Gaztelu Zaharreko biribilgunean elkartuko dira preso eta iheslarien sustenguz. Urruñan ere egingo dute herri sarrerako bihurgunean ordu berean.
Etxerat-ek oroitarazi du tinko mobilizatzeko beharra dagoela, herriz-herriz. Baina maskak eta segurtasun neurriak errespetatzea galdegin du.