Noiz arte?

Antxeta Irratia 2020ko mai. 19a, 00:00

Europak hartuko duen jarrera pandemiak eragindako krisi ekonomikoa gainditzeko giltzarri izango dela nabarmendu dute adituek. Gurean, aldiz, Baiona-Bilbo Euroeskualdearen bihotzean aurkitzen den Bidasoa bailara erdibitua jarraitzen du mugen itxierarekin.

Eskualdeko alkateek Pausuko zubiaren pasabidea berridekitzeko eskaeraz haratago, Euro Hiriguneko arduradunek iragarri dute, krisi huntatik atera ahal izateko, ezinbestekoa izango dela azken 25 urteetan garatutako mugazgaindiko harremanak estutzea. Izan ekonomi eta komertzio arloan, izan hezkuntza edo kultur ikusmoldetik ere. Zentzu hontan, herriko etxe bakotsak bere herriko ekonomia sustatzeko hartutako neurriez haratago, ikuspegi orokorrago batetik lan egiteko beharra ikusten du Elgarrekin Podemos talde politikoak. Hala, Irun, Hondarribia eta Hendaiako herriko etxeek osatzen duten Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoari eskumen gehiago eman eta krisiari eskualde mailako erantzunak emateko erakunde egokia izan daitekeelakoan dira. Halere, zubia itxita den bitartean, Europako Batasunak euroeskualdeei duten garrantzia aitortu ezean, deus gutxi egin ahalko dela diote.

Bien bitartean, Irun Aurrera talka plana behin martxan jarrita, krisiari aurregiteko alderdi politiko eta eragile ekononomiko guztien partehartzea segurtatuko duen Irungo Berreraikuntzarako Batzorde baten osaketa galdegin dute.

Anartean, 2018ko urtarrilaz geroztik astelehenero mobilizatzen ibili ondotik, Alarma Egoeraren ondorioz, gelditu eta bi hilabete geroago, mobilizazioei berrekin diete pentsiodunek. Mementuko hegoaldeko hiriburuetan, baina Txingudiko Pentsiodunen Mugimendutik 1.080 euroko gutxiengo pentsio publikoaren aldarrikapenei, pendemiaren ondorioz, adinekoen zentroetan hildakoak gogoratuko dituztela iragarri dute.

Instituzioek alor horretan egin duten kudeaketa salatu nahi dute. Izan ere, 808 lagun zendu dira Hegoaldeko zahar etxeetan COVID19aren ondorioz. Hego Euskal Herrian hildako guztien %41a.