COVID-19aren krisia dela eta Hendaian ospatzekoa zen euskal preso eta iheslarien aldeko “Futbol7” ere txapelketa bertan behera

Antxeta Irratia 2020ko mai. 14a, 00:00

Euskal Preso eta iheslarien aldeko "Futbol7" txapelketa bertan behera gelditu da. Elkartasuna eta sustengua ziurtatzeko, "crowdfunding" edo dirubilketa kanpainia bat martxan jarri dute.

Osasun krisia dela eta, aurten Hendaian ospatzekoa zen preso eta iheslarien aldeko "futbol7" txapelketa ezeztatua izan da. Hitzordu honek urtero, euskal herriko txoko ezberdinetatik ehundaka lagun biltzen ditu eta euskal preso eta iheslarien sustengurako erreferentzia handiko ekimena da. Futbol zazpi txapelketaren antolatzaileek, aurtengo egoera kontuan hartuta, elkartasuna eta sustengua ziurtatzeko alternatiba batzuk aztertu dituzte, hauen artean, sare sozialen bitartez, dirubilketa kanpainia bat