Joan den astean normaltasun berrirako trantsizio planaren baitan, Irungo herriko etxeak hiriko mugikortasuna hobetzeko hainbat neurri hartu zituen, espreski oinezko eta txirrindularien faboretan. Baina maiatzaren 18an TAO edo aparkatzeagatik ordaindu beharreko sistema berriz plantan ematea ere erabaki dute. Diotenezm komertzio eta ostatuetako terrazen berridekitzearekin, ezinbestekoa da autoen errotazioa bermatzea. Baina oposizioko talde politikoetatik, deskonfinamenduaren bigarren fasera itxarotea proposatu dute. Izan ere, mementuko Gipuzkoako gainerako herrietatik inor ezin baita erosketak egitera Irunera hurbildu.
Elkarrekin Podemos taldearen ustez, halako zerbitzua EYSSA izeneko enpresa pribatu bati subkontratatu izanak dakar orain, zerbitzua berriz martxan jartzeko premia.
Azken urteetan herriko etxeak kanpoko enpresen esku utzi dituen zerbitzuen munizipalizazioaren aldeko arrapostua egin du Elkarrekin Podemos-ek. Eta Irunen, TAO aparkatzeagatiko ordaindu beharreko sistemaren kontratua 2021ean iraungitzen dela probestu nahi du, herriko etxeak berriz zuzenean kudeatu dezan. Aurtengo aurrekonduen aldaketan, diru partida bat onartu zitzaien, urrats hori eman aitzin, azterketa baten egiteko. Eta hori da, orain aldarrikatzen dutena.
Anartean, Irungo sanmartzial jaietako kultur egitaraua, pandemiaren debekuei egokituta antolatu beharko dutela iragarri die Herriko Etxeak kultur eta kirol elkarteei.