Ostalariek diotenez, ostatuak baldintza horietan zabaltzeak, gastuen ehuneko ehuna dakar, baina diru sartze ttipiak. Eta beraz, lan partzialean dituzten langile anitz kaleratu beharko lituzkete ostatua horrela martxan jarriz gero.
Anartean, jendarteak gogoz hartu ditu terrazak, eta jende pilaketak eman dira lhene egunetan. Beraz, tokiko agintariek eta poliziak kontrolak zorroztu egin dituzte. 10 pertsona arteko bilerak baimenduak direlako terrazetan, baina haien artean bezeroek errespetatu beharreko bi metroko tartea ez dira betetzen ari.