Zein ondorio eraiten ditu zubi itxierak?

Antxeta Irratia 2020ko mai. 11a, 00:00

Hilabete bat betetzen da zubiko pasabide gehienak itxiak direla. Egoera honek, Lapurdin erresidentzia duten Hego Euskal Herriko ehundaka herritarren egunerokoan eragin handia du. Lan kontuengatik pasa baidaiteke zubia bereziki.

Senide, lagunak edota bestelako gauzetarako ezinezkoa da zubia pasatzea. Hendaian, hegoaldeko 5.000 lagun inguru bizi dira eta Bidasoaren bestaldera joateko debekuak ondorio ekonomiko eta pertsonal garrantzitsuak uzten dituela salatzen dute. Aitor Errazkin lankideak, Hendaian bizi diren Gipuzkoar batzuen lekukotasunak bildu ditu.