Gomedioak ere eman ditu, kaleen bazterreko espaloi bakotsa oinezkoen norantza batentzako erabiltzekoa, adibidez. Baina haratago joan dira, eta hirigune osoko kaleen erdian bizikletei lehentasuna ematen dien tindatutako marra txuriez egindako bidegorriak egokitu dituzte. Eta bi erraileko errepideetan, bat bizikleta eta oinezkoentzat erreserbatu dute.EH Bildu udal taldeak argi adierazi du, bizi dugun egoera berriak eskaintzen digun mugikortasuna berpentsatzeko aukera probestu beharra dagola.
Elgarrekin Podemos udal taldeak ere, mugikortasun jasangarriago baten aldeko apostua egiten du. Eta oinezko zein bizikletentzako espazioak, eta hauek errespetatu behar diren 2 metroko tarteak segurtatzeko hainbat proposamen egin dizkio Udalari, gehienak aintzat hartuak izan direnak.
Balazta bizikleten aldeko elkarteak neurri hauekin bat egin dezala galdegin dio Hondarribiko Udalari ere. Bestalde, astelehen huntatik aurrera, behin deseskalatzearen Lehen Fasean sartuta, Irun eta Hondarribiko autobus garraioak ohiko maiztasuna berreskuratuko du. Eta Irungo herriko etxeak jakinarazi duenez, aparkatzeagatiko ordaindu beharreko TAO sistema berriz ere indarrean ezarriko duela maiatzaren 18an.