Alarde Tradizionalak ez du oraino erabaki ofizialik hartu, baina COVID19aren ondorioz jende pilaketak debekatuko dituztela ikusirik, buruzagiek iragarri dute, ekainaren 30ean ospatzerik ez badago, ez dela gibelatuko, ezeztatu baizik. Irungo Alardeen historia luzea kontuan hartzen badugu, 1808az geroztik zazpigarren aldia izango da Alardea ezeztatzen dela. Lau urteko etenaldia izan zuen Lehen Mundu Gerran, eta Espainiako Gudu Zibilean ere, 1937 eta 1938an ezeztatu zen halabeharrez.