Zugarramurdi, Urdazubi, Etxalar, Bera eta Baztango auzapezak mugak ireki zain

Antxeta Irratia 2020ko api. 29a, 00:00

Zugarramurdi, Urdazubi, Etxalar, Bera eta Baztango auzapezek apirilaren 11az geroztik itxitako mugako pasabideak berridekitzeko galdegin diote Suprefetari. COVID 19ak eragindako Alarma Egoeraren hastapenetik Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugak kontrolatuak izan badira ere, hiru aste bete dira Lizarrieta, Ibardin edota Pausuko mugen hetsi eta militarrek blokatu zituztela.

Horrek ondorio latzak dakarzkie Baztan, Bidasoa eta Xaretako mugazgaindiko langileei. Dantxarinea eta Irundik baizik ezin baita muga zeharkatu. Hala, prefetak erantzun ez duen gutunean, Nafarroa eta Lapurdi artean joan-etorrian dabiltzan mugazgaindiko langileek jasaten dituzten eragozpenak, eta eskualdearen egoera berezia aintzat hartzeko galdegin diote. Aitor Elexpuru, Berako auzapezarekin hitz egin dugu