7 aste beteko dira heldu den asteburu honetan, Hego Euskal Herrian konfinamendua hasi zela. Geroztik, haurrek ezin izan dute kalera atera. Astelehenetik aitzina, kalera ateratzen ahalko dira, 14 urtetik beherakoak. Eta azken honek gora behera eta kritika handiak jaso ditu. Berant heldu baita erabakia batzuen ustez, eta informazio ugari atera baita prentsan, gobernuaren erabaki irmoa ukan aitzin. Bidasoaren alde batean zein bestean, oso modu ezberdinean bizitzen ari gara konfinamendua.