Hego Euskal Herrian jatetxeak eta ostatuak urte bukaera bitartean itxita mantentzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Antxeta Irratia 2020ko api. 21a, 00:00

Koronabirusak gehien kolpatu duen sektoreetako bat da, ostalaritza eta komertzioarena. Eta Hondarribian, horrek herrian izango duen inpaktuaz jabetuta, herriko etxeak dirulaguntza partida garrantzitsu bat onatu berri du.

Irungo Herriko Etxeak ere aste hontan jakinaraziko ditu, zerbitzuen sektorea salbatzeko hartuko dituen neurriak. Baina Hondarribian, dagoeneko Talka Plan historiko bat abian jarri du. Historikoa kopuruengatik. Izan ere, Hondarribiak urteko 18,5 miliun euroko aurrekondua izanik, Diputazioak 2,5 miliun euro murriztuko dio urteroko diru partimena krisiaren ondorioz. Eta halere, beste hainbesteko ahalegina eginen du herriko etxeak herriko familiak eta enpresak laguntzeko. Zehazki 2.595.000 euroko laguntzak banatuko ditu COVID 19aren krisiari aurregiteko.

Maria Serrano, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza ordezkariak esplikatu digunez, Madrilgo zein Gasteizko gobernuek enpresa handienentzat har ditzazketen neurriez haratago, hurbileko administrazioak katearen zatirik ahul eta ttipiena lagundu nahi du. Herriko dendari eta ostalari ttipien nekez jasan dezakete gehiago diru-sartzerik gabe. Hondarribian 1.175 enpresa daudem komertzio eta ostatuak barne. Eta kalteak jasan dituzten guziak lagunduko dituzte. Bestalde, talka planaz gain, ondotik herrian kontsumoa suspertzeko 300.000 euro gehiago banatuko dituzte herritarren artean, herrian erosketak egiteko. Laguntza hauek 20 euroko txarteletan banatuko dituzte, eta bezero bakoitzak erosten dituen 10 euroko, Herriko Etxeak beste 20 euro emango ditu herriko establezimenduetan xahutzeko.