Patroiek arrantzaleen tenperatura hartu beharko dute egunero, eta eskularru eta maskak erabili behar dituzte, itsasoan zein lehorrean. Portuan arraina deskargatzeko ere, itsasontziak txandaka egin behar dute, pilaketak sahiesteko. Antxuaren kanpainari berari dagokionez, jatetxeak eta ostatuak itxitak daudenez, eta merkaturatzeko zailtasunen ondorioz kontsumoa apalduko denez, %40 murriztu dute arrantza kuota. Honi esker, antxuaren truke prezio hobeagoa lortzea espero dute, baina lehorreratutako lehen antxua gehienez 60 xentimotan baino ez da saldu.