Bidasoa institutoko lanbide hezkuntza zentroa, osasun krisia hasi zenetik laguntzeko prest agertu da. Bertan dituzten 3D inprimagailuen bitartez bixeren ekoizpena proposatzen dute besteak beste. Horrez gain, osasungintzako langileei lana errazteko asmoz, Bidasoa Institutuak aparkalekua erabilgarri utzi du, anbulatoriora egunero lanera joaten diren profesionalek erabil dezaten. Udaltzaingoa, egunero, ateak ireki eta zabaltzen ariko da eta jakinarazi dutenez, kontrolak egingo dituzte, Osakidetzaren identifikazioa daramaten ibilgailuei soilik sarbidea emateko.
Neurri honek osakidetzak zuen behar bati erantzuten dio, izan ere, Bidasoa institutoko aparkalekua ospitaletik 350 metrotara dago. Alberto Arrans, Bidasoa institutoko zuzendaria