Tokiko merkatarien aldeko apustua

Antxeta Irratia 2020ko api. 9a, 00:00

COVID19ak eragindako krisiak, osasunean gain, tokiko ekonomian ere eragin handia du. Zirkuitu laburreko ekoizleek eta tokiko laborariek beren produktuak saltzeko arazo handiak dituzte. Alternatibak topatzen ari dira

Irungo Labore txingudi kontsumo taldeak uranzu kalean kokatua duen saltokia, aste santuko jai egunetan irekiko duela iragarri du. Dornaku Lantz, Labore txingudiko kideak azaldu digu ostegun eta ostiral goizetan zabalduko dituztela ateak.

Hondarribiko Udalak bestalde, bat egin du nekazaritza-produktuak biltzeko eta merkaturatzeko zerbitzu berriarekin. Hala, asteazken eta larunbatetan egiten diren azoketako ekoizleekin kontaktuan jarri da proiektuan parte har dezaten. Zerbitzuaren helburua baserritarrei beren generoa merkaturatzen laguntzea da, COVID19aren ondorioz tokiko azokak itxi baitzaizkie. Hartara, tokiko eta sasoiko produktuari irteera emango zaio, ohiko merkatuez bestelako banaketa-bide batzuk erabiliz, eta salmenten jaitsiera saihestuko da, produkzioaren bideragarritasuna zein bezeroen osasuna bermatuz. Beraz, ekoizleek 943693074 edo 688643670 telefonora deitu besterik ez dute egin behar prozesuari hasiera emateko

Hendaian berriz, herriko etxeak laborarien "Drive" delakoa antolatu du. Asteazkenean, errepublika pazan eta larunbatetan "laranjondoen" aparkalekuan iragaiten da, goizeko 9.00etatik 12.00etara. Tokiko ekoizleekin harremanetan jartzeko eta eskaerak egiteko:https://www.hendaye.fr/eu/laborari-drivea/ gunean sartzea besterik ez duzue