Joan den asteburuan eman zen erasoa bikotea etxean zegoela. Baionako auzitegian deklaratu zuen, eta epaileak kontrol judizialpean jarri du. Fiskalak berehalako urruntze agindua eskatu zuen, eta gizonak Orthezen (Biarno) egon beharko dugu apirila amaitu arte. Frantziako Justizia ministroak konfinamendurako plataforma berezi bat sortu zuen urruntze aginduak bermatu ahal izateko. Hendaia Biltzen talde abertzaleak, isolamendu egoeran ematen ari diren bortizkeria kasuak salatu ditu. Edozein bortizkeria kasu baten aurrean,emazteak babesteko sereekin harremanetan jartzeko deialdia zabaltzen dute. Frantzia mailan, bortizkeria kasuak %34 igo dira.
Bortizkariaren biktima edo lekukoei, emazteak babesteko sarearekin harremanetan jartzeko aukera dagoela gogorarazi dute, 3939 telefonora deituz edo Hendaiako bagera elkartearekin harremanetan jarriz: bagera.noussommes@gmail.com helbide elektronikoan.