Tokiko ekonomia eta zaintza sareak Irunen

Antxeta Irratia 2020ko api. 7a, 00:00

Irungo udalak, ikasle guztiek etxetik ikasi ahal izateko baliabideak jarri ditu. 40 ikaslek eskolako materiala eta ordenagailuak jaso dituzte. Eta, auzoetan zaintza sareak zabaltzen hasi dira

Irungo udaletxea, hiriko lehen eta bigarren hezkuntza zentroko 15 ikastetxeekin harremanetan jarri da. Beharrak identifikatu dituzte eta etxetik ikasketak jarraitzeko arazoak dituzten ikasleendako balibideak segurtatzen hasi dira. Oraingoz 40 ikaslek eskolako materiala eta ordenagailuak jaso dituzte. Irungo hiriak 65.000 biztanle ditu, Gizpuzkoako bigarren hiri populatuena da baina arrakala digitala ere ematen da. Izarkom telekomunikazio kooperatibak, interneta ez duten ikaslei konexioa eskeintzen hasi da, orain arte hego euskal herri mailan 600 internet konexio egin dituzte, Irunen 25 ikasle lagundu dituzte. Gari Garaialde, Izarkomeko kidea.

Auzo mailan, zaintza eta laguntza sareak zabaltzen ari dira, duela gutxi larreundi auzoan 20 bolondres inguru bildu dira. Zaintza sareko kideekin harremanetan jartzeko, hauek dira zenbakiak:

goizez: 681608469 

arratsaldez: 622609129 

Irungo merkatuak drive zerbitzua martxan jarri du. Banaketak Hendaian ere egingo dituzte. Eskaerak egiteko: +34 650936187 telefono zenbakira deitzea besterik ez duzue. Garraioaren prezioa 8 eurokoa izango da.