Gipuzkoan, aldiz, gainerako herritarrak bezala, karrikan bizi ohi den jendea aterpetxe batean konfinaturik eukitzea ezinbestekotzat ikusi dute. Emaus gizarte fundazioak Irun eta Errenterin krisi honi aurregiteko plantan ezarri dituzten 4 zentroak kudeatzen ditu, eta bertako arduraduna, Leyre Alvarezek esplikatu digunez, lanez lepo ari dira bertan, 24 orenez lanean, kale gorrian bizi ohi den jendearentzako konfinaturik egotea suposatzen duena kudeatzen. Zailtasunen gaindi, Irungo Zubia eta Errenteriako Gaztelutxo harreraguneak, 24 orenez martxan eukitzeaz gain, bi haietan diren ohiko 52 plazak 39ra murriztu behar izan dituzte, segurtasun neurriak bermatzeko. Baina 45 plaza gehigarri jarri dituzte, Irungo Martindozenea eta Errenteriko Gelabaratza zentroetan konfinamendua segurtatzeko ere. Donostian, aldiz, egunotan gainezkatuta dagoen Atano pilotalekua 100 oheekin atondu dute.