Hondarribian 15 baino ez dira koronabirusak kutxatutako pertsonak. Baina haurren konfinamendu egoera gogoan hartu nahi izan dute herriko etxetik. Irunen, aldiz, 114 kutsatu dira guztira une hontan, eta guttienez bi hildako. Apirilaren lehena bitartean zenbatutako datuak direlarik.
Anartean, Gipuzkoako auzapez guztiek eta Foru Aldundiko agintariek bilkura telematiko bat egin zuten atzo, larrialdi egoeraren azterketa bat egin, eta tokiko administrazioetatik hartutako neurrien bilana egiteko. Bertan ere, krisi sanitarioak erakunde publikoetan eragindako kalte ekonomikoak aztertu dituzte. Eta horren ondorioz, herriko etxeek urtero jasotzen duten aldundiko Ogasun Funtsaren diru partida%20 apaltzea deliberatu dute. Irungo eta Hondarribiko udalen kasuan, euren urteko diru iturrien erdia suposatzen du. Eta beraz, aurrekontuetan erabateko eragina izango du. Irunen, 6 eta 8 milioi euro arteko apaltzea eragingo duen bitartean, Hondarribiko herriko etxeak aurreikusitakoa baino 2 milioi euro inguru guttiago izango baitu.
Bestalde, apirilaren 25ean Irungo Palmera Monteron aurreikusia zen Hamaika Gara egitasmoaren ekimena udazkenera atzeratu du Gure Esku Dagok. Martxoaren 11n erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboa abiatu zuten. Eta hortik egun gutxira osqsun krisiak behartu egin die planak aldatzera.
Gure Esku Dago-ren ustetanm krisi honi elkarrekinm eta komunitate bezala, herri bezala indartuak aterako gara. Baina bitartean, arduratsuak izanik, ekitaldiak udazkenera atzeratu egin dituzte beraz. Halere, kanpaina digital bat abian jarri dute hamaikagara.eus atarian, sinatzeko aukerak zabalik mantentzeko.
Hondarribian, aldiz, joan den astean herriko etxeak tokiko baserritarrei euren produktuak merkaturatzeko azoka Jostaldi pilotaleku itxian antolatzeko alternatiba atzera bota ondotik, nekazaritza-produktuak biltzeko eta merkaturatzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarritako zerbitzuarekin bitartekaritza lanak burutzen hasi da.
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako foru aldundiekin eta HAZI Fundazioarekin batera, lehen sektoreko ekoizle ttipiek jasaten ari diren egoera latza arindu, eta ezeztatuak izan dire