Elorri Manterola Hendaiarra Senegalem konfinaturik

Antxeta Irratia 2020ko api. 1a, 00:00

Elorri Manterola 20 urteko hendaiarrak ametsgaizto bat bizi izan du azken egunetan.

Hiru hilabetetako misio humanitarioan Senegalera joana zelarik harrapatu zuen han koronabirusaren krisi sanitarioak. Haurren etxe bateko hezkuntza proiektu bat garatzen ari zen, eta martxoaren 19az geroztik Senegalgo Mbour herrian konfinaturik egon da, Euskal Herrira itzuli ezinik. Frantses Estatuak aterabiderik eskaintzen ez ziola ikusirik, bere senideek sare sozialetan egindako elkartasun deialdi bati esker bildu dute hegazkin bidai fresak ordaintzeko haina. Ostegun hontan helduko da Euskal Herria Senegal-Parise, eta hortik Bordeleko bidea hartuta.