Koronabirusaren krisiak ospitaletan eragin duen arnasgailuen eskasia arindu dezaketelakoan probak egiten hasiak dira Donostia eta Bilboko ospitaletan.
Asmakizuna Italiatik dator. Isinnova enpresa ohartu zen baliagarriak izan zitezkeela. Eta martxoaren 23an lehen entsegua egin ondotik, halako 500 ekoiztu zituzten Italiako Bergamoko Gardone Vol Trompia ospitalean, suspertze zerbitzuetako arnasgailuetara lotzeko.
Behar gorritik sortutako inbentzioak martxatzen zuela ikusirik, Herri Katalanetan ere, hasi dira entseguak egiten. Eta Euskadin, Osakidetza osagarri zerbitzuetatik halako urpekaritza betaurrekoak biltzeko deialdia egin ondotik, probek baliagarritasuna baieztatu bitartean, gehiago jasoko ez dituztela jakinarazi dute, dohaitza uholde bat jaso baitute.Decathloneko maskak ospitaleko arnas-gailu