Kalea ere desinfektatu behar da

Antxeta Irratia 2020ko mar. 28a, 00:00

Koronabirusaren kontrako borrokan eskuak garbitzea ezinbbestekoa baldin bada, berdin gertatzen da leku publiko eta kaleetan ere.

Irun eta Hondarribian kaleen desinfekzio protokolo bat abian jarri dute prebentzio neurri gisa. Ipar Euskal Herrian, aldiz, herriko etxe bakotsak du kaleen garbiketa segurtatzen. Hondakinen bilketari dagokionez ere, badira aldeak. Herri Elkargoek maiztasuna apaldu, eta berina izan ezik, gainerako plastiko eta kartoin berziklagarriak etxean atxikitzeko agindu digute Ipar Euskal Herriko herritarrei. Lantaldeak erreserban utzi dituztelako erituko balira, zerbitzua segurtatzeko. Bidasoaz beste aldean, aldiz, segurtasun neurri zorrotzak hartu dituzte, baina ohiko zerbitzua mantentzen dute, eta hondakin kontainerrak garbitu eta desinfektatzeko lanetan ari dira.