Koronabirusaren krisi huntan, behar beharrezkoa da jendeak janariaren segurtasuna ukan dezan. ELB sindikatuak tokiko merkatuak atxikitzea galdegin die herriko etxeei, behar neurriak segurtatuz. Saltoki handietan, aldiz, bezeroen arteko tarteak eta higiene neurriak hartu dituzte, baina Hego Euskal Herrian aitzinetik hartutako neurriak izanik ere, bertan are gehiago zorroztu dituzte azken orenetan