Eguneroko ariketak egin ezinik dabiltza kirolariak. Konfinamenduak eraginda, entrenamendu plan guztiak egokitu behar izan dira. Arraunlariak esaterako, ergometroa etxera eraman behar izan dute eta egongelak entremamendurako lekuak bilakatu dira. Egoera horretan dira Hondarribiko arraun elkarteko arraunlariak. Astebete daramate etxean entrenatzen. Euskolabel liga hasteko denbora asko falta da, baina entrenamenduekin jarraitzea ezinbestekoa da, orain arte egindakoa alperrik ez izateko