2003an Dirulaguntzen Lege Orokorra onartu zenetik, Hondarribian hainbatetan aldatu behar izan dute araudia. Baina azken Plan Estrategikoa 2018ko izanik, udal gobernuak dio Administrazio Publikoen Lege berriak oztopatu egin duela dirulaguntzen deialdia behar epeetan luzatzea. Honen ondorioz, iaz Gobernuz Kanpoko Erakundeek azaroan jaso zuten deialdia, hilabeteko epearekin justifikatu beharreko laguntzak ez zituztelarik jaso, eta elkarte anitz izan dira dirulaguntza deialdiekin kexu direnak.
Zentzu honetan urtebe aritu dira Udaleko departamendu ezberdinetako teknikariak lanean, Dirualguntzen Ordenantza berria eta 2023 arteko Plan Estrategikoa osatzeko.
Txomin Sagarzazu alkateak aitortu du, arazoak eman direla dirulaguntzekin, eta kezkatua dagoela elkartegintzak egiten duen lanak administrazioaren zailtasunekin topo egin behar izatea.
Plan Estratregikoak ekarriko dituen aldaketen berri emateko, bilera saio publikoak antolatuko dituzte elkarteei behar bezala informatzeko. Baina esan bezala, osteguneko plenoan onartuko den araudi berriari esker, Udalak premiazkoak diren laguntzen deialdiak ekainerako deitu ahal izatea espero du.
Anartean, Hondarribiko PSE udal taldeak uste du, araudi berriak ez duela behar haina erraztuko elkarte eta eragileen dirulaguntza eskaera eta jusitifikazio prozesua. Epe zehatzik eman ez dutelako.