CPIE Euskal Itsasbazterrak erakundeak bere partetik, Udaberriko Garbiketa Handia proposatzen du martxoaren 21erako

Antxeta Irratia 2020ko mar. 11a, 00:00

Hendaiak dituen 10 kilometro kostalde eta ibai-ertze garbitzeko deialdia luzatu diete herritar, elkarte eta lantegiei.

Laurence Elizetxe, CPIE erakunde misio karguduna

Goizeko 9:30etan hitzartuko dira aurten antolatu dituzten sei biltze puntuetako batean. Eskularruak eta oinetako egokiak eramatea galdegiten dute, zabor-poltsak eta gainerako materiala antolatzaileek emanen dute.

Eta 11:30etarako Zokoburuko merkatuaren parean elkartuko dira, bildutako hondakinak pisatu eta berziklatu ahal izateko bereizteko lanak egiteko.

Antoaltzaileek eskertuko lukete, partehartzeko asmorik duen orok aldez aurretik telefonohonetara deituz abisatzea, 05 59 74 16 18.