Hondarribiko gazte asanbladak manifestaldia deitu du martxoaren 21ean.

Antxeta Irratia 2020ko mar. 11a, 00:00

Joan den astean Ertzaintza Egiluz jauregiaren desalojoan 5 gazte identifikatu ondotik ere, arratsaldean Gipuzkoa Plazan egindako elgarretaratzean beste bi lagun gehiago identifikatu zituztela salatu dute, Ertzaintza egiten ari zena grabatzeagatik, "Mozal Legean" oinarrituta.

Nolanahi ere, gaztetxea beharrezkoa dela aldarrikatzeko, borrokan jarraituko dute. Eta "Elkartasuna antolatuz Gaztetxeak defendatu" lelopean manifestazioa egingo dute, martxoaren 21ean, Correos-etik abiatuta, arratsaldeko 19:30etan.