Uztailaren 6tik 29ra, eta abuztuaren 5etik 28ra antolatuko duten Solas Jolas programa aurkeztu dute gaurkoan. Izan ere, itxaron zerrenda luzeak eman ohi direlarik, martxoan zabalduko dute izena emateko epea. Behin behineko plazen zozketa martxoaren 25ean egingo dute. Eta behin betikoak apirilean. Baina heldu den astelehenean zabalduko dute izena emateko epea irun.org Udalaren webgunearen bitartez, edota SACeko makinen bitartez, Azken Portu eta Artaleku kiroldegietan, SAC bulegoaren atarian eta Landetxa zein Anakako Kutxabanken ere. Momentu horretatik aurrera zerrenda argitaratuko dute, eta plaza egokitu zaien haurren gurasoei plaza konfirmatzeko epe bat emango zaie, Irun Txartela erabili beharko delarik ezinbestean, apirilaren 20tik 30era. Oroitarazi beharra dago joan den urtean bezala, 600 plaza izango direla hezkuntza zentro ezberdinetan banatuta uztailerako, eta abuztuan gutxiago, batez bestean 150 haur inguruk parte hartu ohi baitute bigarren txanda horretan. Eta iaz bezala, aurtnegoan ereTxingudi Ikastolan ez dela aukerarik izango, 2 urteko gelak egokitu behar dituztelako, eta obretan izanen dira.
Esan bezala, beraz, heldu den astelehenean zabalduko dute aurre izen-emate epea, eta prezioa haur batentzat 72,85 eurokoa izango bada hilabeteko, 4 kide arteko izen-emateetan deskontu nabariak izango direla. Diru-sarrerak bermatzeko errente jasotzen duten familien kasuan, %75eko hobaria izango dute.
Arantxa Zullet antolatzailearekin bildu ditugu xehetasunak