Tadamun elkartea eta Ilargi Erdi Gorria ere, uda prestatzen ari dira. Uztaila eta abuztuan Tinduffeko basamortuko beroaldietatik ahalik eta haur saharaui gehien aldentzeko ahaleginetan, Oporrak Bakean programa aktibatu dute iada. 7 eta 12 urte bitarteko umeak euren etxeetan jasotzeko prest diren harrera familiak bilatzen dituzte.
Azken urteetan, nabarmen behera egin du eskualdera etorri diren haurren kopuruak. Izan ere, dozena bat ume ekartzetik, prest diren bizpahiru familiara murriztu da. Eta administrazioak ere, geroz eta zailtasun gehiago jartzen dituenez, kanpaina goiz abiatu dute.
Oporrak Bakean programari buruzko informazio gehiago, 666 50 13 50 telefonora deituz, edota tadamun@hotmail.com posta elektronikora idatziz eskura dezakezute.
Bestalde, urtarrilaren ukaeran Euskal Herri osoan antolatutako Saharako errefuxiatuen aldeko Euskal Elikagaien Karabana bukatutzat eman dute antolatzaileek. Balorazio baikorra egin dute. Gure eskualdean 18 tona elikagai bildu dituzte, eta EH osoan 250 tona.
Heldu den larunbatean abiatuko dute zazpi kamioi edo trailerretan Aljeriako Tinduffeko errefuxatu akanpalekuetara bidaia. Donostiako Zurriolatik partituko dira, eta Alakanteko porturaino joango dira, barkuz Aljeriaraino.
Miren Olaskoaga Tadamuneko kidearekin hitz egin dugu