Gipuzkoako Adinekoen Erresidentzietako langileek 227. greba eguna bete dute gaur

Antxeta Irratia 2020ko ots. 27a, 00:00

Eta borrokan jarraitzen dutela irudikatzeko, kaleetara atera dira berriz ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten dituen berdintasunaren aldeko politikak marketing hutsa direla leporatu diote Markel Olano ahaldun nagusiari. Izan ere, %30 soldata arrakalarekin jarraitzen dute, eta adinekoek jasotzen dituzten zaintza zerbitzuak geroz eta okerragoak direla nabarmendu dute. Zaintzaileek 15 minutu baino ez baitituzte adineko pertsona bakoitzari altxa, garbitu eta zaintza minimoak eskaintzeko. Borroka luzea daramate, baina gaur Irunen hasi duten mobilizazioak ez du etenik izango Martxoaren 8ª bitartean.

Koldo Nausia lankideak jarraitu ditu mobilizazioak.