Udalaren kontrol eza nabarmena dela salatu du Abotsanitz taldeak

Antxeta Irratia 2020ko ots. 25a, 00:00

Joan den abenduaren 18an Hondarribiko udalbatzak makro-outlet proiektuari berriz ere bide ematea erabaki, eta ondoko egunean, Txomin Sagarzazu alkateak lurren deskontaminazio edo zigilatze lanetarako bide alternatibo bat egiteko baimena eman zuen. Bi hilabete beranduago, otsailaren 20ean, eta dekretu bidez, bide alternatiboa egokitu beharko duela adierazi dio enpresari joan den otsailaren 20ko dekretuaren bidez. Abotsanitz-ek salatu duenez, berriz ere agerian geratu da enpresak nahi erara lan egiten duela, eta Udalaren kontrol eza erabatekoa dela. Argitu dutenez, herritar batek salatu zuen bide alternatibo hori oso egoera txarrean zegoela, eta udal teknikariak bidea ikuskatzera joan ziren, bidea suhiltzaile edota anbulantzien pasatzeko desegokia dela baieztatuz.

Bidasoaldeko Lagunak talde ekologistako Karlos Muruak esplikatu digunez, zigilatze lanak dira egiten ari direnak, baina anartean,; oraindik ezin izan dute jakin Higertoki enpresak proiektua bere horretan mantentzeko helegiterik aurkeztu ote duen, ala gehienez jota 15.000 metrotara egokitzeko proiektu berri bat sortuko ote duen.

Oroitarazi beharra dago, Zaldunbordako Gainako lur-eremu hori hondakinegi gisa erabili izan zela 1995az geroztik, eta ez Txinzer-ek bere jabetzakoa zenean, ez Hondarribiko Udalak gero, ez dituztela deskontaminatze lanak burutu.

 

Erlazionatuak