Emakume artisten erakusketak, film proiekzioak, hitzaldiak eta, urtero bezala emakume langile bati omenaldia ere antolatu dute programazioan.Martxoaren 4an 19:00retan ere, Emekirekin behin baino gehiagotan aritu den Marijo Noain arkeologarekin, "Emakumeak Arte Inpresionistan" izeneko hitzaldia izango da Emeki elkartean. Eta martxoaren 7an, asteotan Soroetan jokatu den Emakumeen V. Pala Txapelketaren finala ere ospatuko da. Martxoaren 8an, aldiz, eskualde mailako manifestaldia deitu du Bidasoaldeko M8 Asanblada Feministak. Eta hortan, Emekik badu aurten zer antolatua. Eskualdeko manifestazioa Hondarribian bukatuko baita. Hendaian, aldiz, martxoaren 4an "Bakean dagoena bakean utzi" bakarrizketa proposatzen dute Enbata gaztetxeak eta Bagera kolektibo feministak. Martxoaren 11n, "Panpina" antzerkia Mendi Zolan kulturgunean, eta martxoaren 18an "Woman" filmaren proiekzioa.