Hendaiako « txoko »elkarteak, kalean edo egoera kaxkarrean dagoen jendeari laguntza eskaintzen die. Duela gutxi, “gaueko laguntza zerbitzua” martxan jarri dute. Momentuz astean bitan, gaueko 8.30etan ateratzen dira. Kalean bizi edo egoera kaxkarrean diren pertsonengana joaten dira. Batzutan, “Zopa bero bat” eskaintzeko edo soilik hitz egiteko. Guztira 17 bolondres ari dira laguntza zerbitzu honetan parte hartzen. Txoko elkarteak bestalde, Hendaiako apetenia kalean, “beti gazte” izeneko etxean, eguneko laguntza zerbitzuak ematen ditu. Asteazkenez izan ezik, astelehenik larunbata arte egunero goizeko 8.30etatik 12.00etara irekita dago. Etxe honetan, gosari beroa jateko, dutxa bat hartzeko auekra, arropa garbitu edota jatekoa ere eskeintzen dute. Egunero, batazbestean 30-35 lagun pasatzen dira. % 92ª gizonezkoak.