Hondarribiko Udal Gobernuak herriko lehendabiziko Berdintasun Plana onartzera eramango du otsailaren 27ko udal osoko bilkurara

Antxeta Irratia 2020ko ots. 24a, 00:00

2019an zehar aurrera eramandako lanketa sakon baten emaitza dela nabarmendu du alkateak gaurkoan. Udal teknikariekin, ordezkari politioekin, elkarte ezberdinekin eta prozesuaren hastapenean sortu zuten gune irekian, herritarren ekarpenekin osatu dute. Orain artean, berdintasun gaiak jorratzerako garaian, Alardea mahaigainera atezratzen zenez, halako plan baten osaketa erabat baldintzatu egin duela aitortu du Txomin Sagarzazuk. Baina orain momentua dela, aurrera egiteko.
Gizon-emazteen arteko berdintasunean hobetzeko 100 ekintza aurreikusten dituzte herrian 2020-2023 Ekintza Planaren baitan. Urtero 25 betetzeko helburuarekin. Behin diagnostikoa egin dutela, pixkanaka eta umiltasunez urratsak eman nahi dituzte horrela.
Gotzone Larrarte, Gizarte Ongizate arloko zinegotziak esplikatu digunez, lehen urtean zehar difusioa eta formakuntzara bideratuko dituzte ahalegin gehienak, oinarri sendoak ezartzeko.

Hondarribiko Udalak izango duen Lehen Berdintasun Plana goiz hontan bertan aurkeztu diete gainerako udal talde politikoei. Hauek ekarpen gehiago egin nahi dituzte. Baina Udal Gobernuak espero du, hilaren 27an ahalik eta adostasun mailarik altuena lortzea. Beharrezkoak diren neurri guztiak barneratzen ez baditu ere, urratsak ematen joan ahal izateko plana martxan jarri nahi baitu.

Txomin Sagarzazu alkatearekin eta Gotzone Larrarterekin hitz egin dugu Bertsina Planaren harira