Hirigintza Plan Orokorraren baitan eztabaidarekin bukatzen da agintaldia Hendaiako Herriko Etxean

Antxeta Irratia 2020ko ots. 18a, 00:00

Atzo ez ohiko herriko kontseilua ospatu zuten Hendaian PLUa eztabaidatzeko. Herritarrei irekitako prozesu batean ekarpenak jaso ondotik, atzo eztabaidatzen zuten proiektua. Eta oposizioak kontra bozkatu duen bitartean, gobernuan koalizioan izan den Hendaia Biltzen abstenitzea deliberatu du, Kotte Ecenarroren taldea bakarrik geratu delarik. Iker Elizalde, Hendaia Biltzeneko bozeramaleak esplikatu digunez, zenbait pundurekin ados badira, Intzura industrigune inguruetan komertzio handi gehiago ezartzeari mugak jartzea edota Legarralde eremua laborantxa jardueretarako bideratzea. Aldiz, etxebizitzaren problematikari neurria hartzeko, abertzaleen arabera ez da aski indarrik egiten. Oroitarazi behar da, gaur egun, Hendaiako bizitokien %60a baino ez dela lehen etxebizitza. Eta ororen %35a bigarren etxebizitza den bitartean, gainerako %5a hutsik dagoela.

Dena dela, hirigintza plana ez da zerbait itxita, eta etxebizitza sozialen inguruan emendatze bat egiteko, zein laborantxa lur gehiago sailkatzeko aukera badago oraindik. Baina huhori ondorko legealdian izango da.

Iker Elizalde berarekin hitz egin dugu