Joan den abenduan emandako haize bolada indartsuen ondorioz, zuhaitz hauetakoren bat errepidera jausi zen, eta jakin izan dugunez, zuhaitzen parean diren zenbait bizilagunen eskariz zuhaitzak eta hauek okupatzen duten lur ezpondaren azterketa egin du Udalak. Alazne Izurain, Artiako bizilaguna da, eta zuhaitz horien kentzearekin konforme ez den auzokideen artean aurkitzen da. Printzipioz 47 dira Udalak bertatik kenduko dituen zuhaitzak.
Esan bezala, zuhaitz hauek 50 urte daramate hor, eta 15 metro arteko altuera ere badute. Casas Barco delako eraikinetako bizilagun zenbaitzuk egin dute hauek kentzeko eskaera. Haize bolada handiekin, zuhaitzak haien etxeetara erortzeko arriskuarekin kezkaturik.
Udala izan da azterketa teknikoa egin duena. Baina zuhaitzak mantendu behar direla uste duten bizilagunen kasuan, ez dute informazio gehiagorik jaso ahal izan, eskatuta ere.Irungo Udalak jakinarazi duenez, erabakia hartua dute, eta behin Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena jasoko dutenean hasiko dira 47 ezki hauek kentzeko lanetan. Hauen sustraiek, hein handi batean, aipatutako lur-ezponda heusten dutela kontuan hartuta, tamaina txikiagoko zuhaitz espezieak landatuko dituzte, ezkiak ordezkatzeko.
Alazne Izurain Artiako bizilagunarekin hitz egin dugu eta Jose Antonio Santano Irungo alkatearen hitzak ere bildu ditugu