Eskualdeeko gazteek hamaika abentura eta bizipen zakuan gordetzeko parada izango dute heldu den udan ere

Antxeta Irratia 2020ko ots. 13a, 00:00

EuskarAbentura 2020 espedizioari esker ukanen dute parada. Hirugarren urtea da, Ruta Quetzal famatuan oinarrituta, Euskal Herri osoa zeharkatzeko proposamena egiten dutela. Euskararen bueltan eta Euskal Herriko jendeak eta bazterrak sakonean ezagutzeko aukera eskainiaz. Dagoeneko 230 gaztek euskaraz Euskal Herria ezagutu eta bizitzeko aukera izan dute aurreko bi urteetan. Eta 2020ko uztailean beste 120 gaztek biziko dute abentura ahaztezin hau. Iñaki Goikoetxea irundarra, EuskaAbentura elkarteko kidea eta ekimenaren eramaileetako bat da.