Naturan gozatzeko eta ur-kirolak egiteko aukera eman nahi die Betti Gotti euskara elkarteak heldu den udan, haurrei ez ezik, nerabeei ere

Antxeta Irratia 2020ko ots. 13a, 00:00

Zuhatzako udalekuak antolatzen ari da elkartea, eta haur txiki eta handien txandetan izena emateko epea martxoaren 23an zabalduko duten bitartean, nerabeen txandarako zabalik dago joan den larunbataz geroztik.

Hirugarren urtea da 16 eta 17 urteko gazteei udaleku hauetan parte hartzeko aukera ematen dietela.Nerabeen txanda antolatu ahal izateko, gutxienez 15 eta gehienez 30 laguneko taldea osatu nahi dute.

Haurren kasuan, aldiz, 50 plazako bi txanda baino ezin izango dituzte eskaini. Martxoan bettigotti.eus webgunean zabalduko dute izen-emate epea, jakinik, eskaera zerrenda arrunt luzeagoa izan ohi dela, eta zozketa bidez banatu beharko dituztela lekuak. Baina oraindik ere gurasoek itxaron beharko dute.

Eider Gil, Betti Gotti elkarteko kidearekin hitz egin dugu