Birtziklatzea Bidasoan, baikorki baina helburuetarik urrun

Antxeta Irratia 2020ko ots. 12a, 00:00

Txingudi bailaran, aldiz, ingurumena zaintzeko asko dago hobetzeko. Hondakinen kudeaketan behintzat. 2030. urtea urrun badago ere, Europak urte horretarako agintzen duen %65eko berziklatze-tasara heldu ahal izateko lan handia geratzen zaio egiteko Bidasoa eskualdeari. Nahiz eta 2025erako markatua den %55eko erronkara heltzeko garaiz gabiltzan.

Izan ere, Txingudiko Zerbitzuak-etik jakinarazi dutenez, 2019ko berziklatze-tasak urrats bat gehiago eman du helburuetara hurbiltzeko.

Dena dela, urteko bilana egiterakoan, organikoa biltzeko bosgarren kontenedoreak eman duen jausia kontuan hartu behar da. Izan ere, herritarrek %8 emendatu dute bereizitako organikoa, 2.600 tonataraino, eta Txinzerrek jatetxe, lantegi eta supermerkatuetan egindako lanari esker, hondakin sortzaile handienen artean %79 gehiago berreskuratu dute, 700 tonatik 1.300 tonara pasatuz.

Aldiz, partikularren kasuan, plastikoa %3 gehiago berziklatu den bitartean, papera eta kartoia, edota beiraren kasuan behera egin du. Leire Zubiturrek dioenez, Europako herrialdeen mailara heltzeko, oraindik gizartearen gehiengo batek berziklatzearen garrantziaz jabetu beharra du. Bidasotarren gehiengoak ez baitu oraindik berziklatzen.

Leire Zubitur (SOINUA_3_Leire_Zubitur_60ak_ez_du_oraindik_berziklatzen)

Anartean, Txinzer-ek neurri berriak hartu ditu otsailaren lehenaz geroztik. Hondakinen eta kaleko-garbiketaren kontratu berria FCC Medioambiental enpresari esleitu diote aldaketa zenbaitzuekin: Bereziki eta berziklatze-tasa emendatzen doala ikusirik, errefuxaren kontainerra biltzeko maiztasuna apaltzeko, eta papera, beira, plastikoa eta organikoarena astean gehiagotan biltzekoa, kontainerrak gainezka egin ez dezaten, edota komertzio, saltegi eta lantegietan hondakinak biltzeko lanak eraginkortze aldera ere.

Bezero guztiengan eragina izango duen aldaketa, aldiz, sinbolikoa irudi dezake, hiruhilekoan behin kobratu beharrean, ur-kontsumoa eta hondakinen tasa hilabetero kobratzen hasiko baita hilabete hontatik aurrera. Aldaketa horrekin batera, paperezko fakturazioa desagertu da betirako. Urtean paperezko 800.000 eskutitz inguru eta 60.000 euroko aurrezkia lortuko dutela kalkulatu dute. 

(SOINUA_Paperezko_fakturarik_ez_gehiago_Txinzer_Leire_Zubitur)

Aldaketa hauen guztien berri emateko, martxoaren 4ean bilkura informatibo bat antolatu du Txinzer-ek Palmera-Montero gunean. Bertan Leire Zubiturrek berak emango ditu aldaketa hauen guztien arrazoi eta azalpen guztiak.

Erlazionatuak

Birtziklatzea Bidasoan, baikorki baina helburuetarik urrun

Antxeta Irratia 2020 ots 12 Behe Bidasoa

Birtziklatzea Bidasoan, baikorki baina helburuetarik urrun

Antxeta Irratia 2020 ots 12 Behe Bidasoa