Asteburu honetan hasiko dute festa irundarrek, kaldereroen eta Iñude eta Artzainen konpartsa klasikoarekin. Kaldereroak larunbatean (hilak 15) 19:00etan irtengo dira, Irungo Atseginaren eskutik. Igandean (hilak 16) berriz, 12:15an, Eraiki Dantza Taldeko inude eta artzainek hiriko kaleak hartuko dituzte. Eraiki dantza taldeko Itsaso Aranburuk eman digu informazio guztia