Irungo Elgarrekin Podemos-ek Udal Gobernu sozialistarekin udal aurrekontuak onartzeko akordatutako puntuen artean, trantsizio energetikoa bultzatzeko

Antxeta Irratia 2020ko ots. 12a, 00:00

Horretarako 200.000 euroko diru-partida onartu du Udalak.

Eta ildo horretatik, jarduera paraleloak antolatu ditu Irungo Elgarrekin Podemosek herritarrak sentsibilizatze aldera. Haien artean, ostegun hontan, Goiener energia berriztagarrien kooperatiba gonbidatu dute hitzaldi baten ematera. Izaga kalea kaleko 9ean, Gure Moradan izango da Goiener kooperatibaren hitzaldi informatiboa.

Gure eskualdean, Hendaiako Herriko Etxeak, adibidez, halako energia kooperatiba batekin hitzarmena izenpetua du, udal zerbitzu eta eraikinetan energia berriztagarrietatik hornitzeko.

Irungo Udalak ez du halako urratsik eman orain artean, baina Elgarrekin Podemosen akordioari esker sortuko Energie Berdearen Bulegoaren bitartez urratsak eman ahal izango direla uste du Etxebestek, ala erakundeak berak, nola herritarrek ere.

Baina Irungo Udalak efizientzia energetikotik, autokontsumorako urratsa emateko gai izango ote den galdetu diogu Miren Etxebesteri. Haren hitzak dituzue entzungai