"MEAZURI. ARGIAK ETA KOLOREAK" erakusketarekin Irugurutzeta eta Meazuriko meategiak orain arte ez bezala ikusgai

Antxeta Irratia 2020ko ots. 10a, 00:00

Datozen asteetan  "MEAZURI. ARGIAK ETA KOLOREAK" izeneko erakusketa ikusgai izanen da Oiasso Erromatar museoan. Irugurutzeta eta Meazuriko meategiak orain artean ikusi ez diren bezala begiratzeko aukera emango duen erakusketa dela esplikatu digu Oiasso Museoko Juanjo Jimenezek.
Irudiak egin dituen elkarteak, Dark Red Teamek, aurkezpena egingo du otsailaren 15ean, 19:00etan.
Gogoratu, astearte, asteazkena eta ostegunetan: 10:00etatik 14:00etara, eta ostiral eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bisita     daitekeela. Igandetan, aldiz, goizez.