Udaleko Mugikortasun departamendua, Kultura Zerbitzua eta Arteklab bideo-joko enpresa irundarrak elkarlanean, "Bideogorri" izeneko bideo-jokoa sortu dute. 80. hamarkadako Mario Bros-en antzeko arcade eta 8 bit-eko bide-joko arcade bat ekoiztu dute, teknologia berriak eta arte sormena, beste helkburu batzuetarako euskarri egokia izan daitekeela erakutsi nahian.
Berez, hiru bideo-joko dira, Irungo hiru eszenatoki irudikatzen dituena, San Juan plaza, Faisai irla eta Urdanibia plaza. Eta jokoaren pertsonaia Menchu Gal artista den bitartean, musika bideojoko klasikoetara egokituta, Luis Marianorena da.
Juncal Eizagirre kultura zinegotziarekin hitz egin dugu