Koherentzia politikoa galdegin diete jeltzaleek, Irungo Udaletik euskararen normalizaziorako gehiago egin daitekeelakoan.
Zentzu hontan, udal aurrekontuen osoko bilkuran, hiriko parkeetan haurrek euskara erabil dezaten dinamizatzaile programa bati ezezkoa eman izana, edota euskaraldiaren partida emendatzea oztopatu izana koherentzia falta dela nabarmendu dute jeltzaleek.
Eztabaida politikoetatik haratago, iazkoan baino aurrekontu txikiagoa izango du Irungo Udalak Euskaraldia sustatzeko. Kontuan behar baita, iada, talde motorra osatu zuen Aitzondo euskara elkarteak iaz beharrezkotzat jo zituen 51.000 euroetatik urrun geratu zirelarik, aurten Udalak 18.000 euro aurreikusi dituela Euskaraldiaren bigarren edizioa bultzatzeko.